Skip to main content

Bizipoza Eskolaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Donostian otsailaren 28an

Gizartea

2024, ots. 22 - 10:02
Hezkuntza arautuan, ez-arautuan zein herrigintzan erabili ahal izateko gida didaktikoak eta material osagarriak bildu ditu Bizipoza Eskolak, adin eta maila guztientzako. Bizipoza Eskolaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Donostian, otsailaren 28an, 18:00etan San Telmo Museoan. Gonbidatu bereziak izango dira: Bizipozako kideak, eskolako froga pilotuetan parte hartu dutenak, Gartxot abeslaria eta Beñat Gaztelumendi bertsolaria, besteak beste.
Hamaika Telebista