Bizipoza ospatuko du Donostiako Egia auzoak maiatzaren 11n
Gizartea
2025, api. 03 - 17:04
Aniztasunaren alde egiten duen jaialdi honetan Donostiako hainbat ikastetxek, erakundek eta eragilek parte hartuko dute. Egia auzoa zein auzotarren egunerokoa bizitasunez betetzeko helburuarekin, aniztasunarekin erlazionatutako zenbait ekimen prestatuko dituzte antolatzaileek.
Bizipoza eguna berez maiatzaren 11n izango da. Hala ere, aurretik, bestelako jarduerak ere prestatuko dituzte.
Hasteko, asteazken honetan, apirilaren 2an, Egiako kultur etxean elkartu dira jaialdian parte hartuko duten ikastetxe, eragile eta antolatzaileek, iragarpena egin eta argazkia ateratzeko. Ia 40 dira egitasmora batuko diren erakunde eta gizarte eragileak.
Ondoren, apirilaren 11n, ostiralean, opor aurreko elkarretaratzea egingo dute auzoko plazan Egiako lau ikastetxek.
Maiatzaren lehenengo astean, oporrak izan eta gero, beste hainbat ekimen izango dituen egitaraua ere antolatuko dute.