Bizkaia eremu gorritik laranjara igaro da
Gizartea
2021, ots. 16 - 11:02
Azken 24 orduetan 9.565 test diagnostiko egin dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horietatik 453 positibo eman dute. Badirudi koronabirusaren egoera epidemiologikoak hobera egin duela. Lurraldeka aztertuz, Bizkaiak du kasu gehien, azken egunean 293. Hala ere, eremu gorria utzi berri du, eta eremu laranjara igaro da Araba eta Gipuzkoarekin bat.