Skip to main content

Bizkaiak “salbuespen” egoera aktibatu du atzerritar adingabeen harrera sarea “kolapsatuta” dagoelako

Gizartea

2024, aza. 28 - 16:11

Bizkaiko Foru Aldundiak “kolapsatuta” ditu bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak artatzeko dituen 16 zentroak. Lexuri Arrizabalaga Aldundiaren bozeramaileak “salbuespen” egoera ezarriko dutela aitortu du. Modu honetan, larrialdiko laguntza baliabideak erabili ahalko dituzte sarea arintzeko. Gaur egun 602 adingabe daude Bizkaiko zentroetan. Aldundiak aurten lau zentro berri zabaldu dituen arren, ez da nahikoa eta “sarea gainezka dago”. Batez beste hiru adingabe jasotzen dituzte egunero, eta, hori dela eta, tokirik gabe geratzen ari dira. Salbuespen egoera berehala zabalduko du erakundeak, oraindik zehaztu ez duen plaza kopuruarekin. Dispositibo hori gutxienez urtebetez mantenduko du erakundeak, sei hilabetez luzatzeko aukerarekin.

Hamaika Telebista