Bizkaiko Foru Aldundiaren zaintzapeko 34 adingabek sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte 2017tik
Gizartea
2024, abe. 17 - 11:12
2017 eta 2022 bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren zaintzapeko 31 adingabek sexu askatasunaren aurkako delituak salatu zituzten. Horietatik 25 neskak ziren, eta gainerakoak, mutilak. Amaia Antxustegi Gizarte Ekintza saileko diputatuak zehaztu duenez, salaketa horietatik guztietatik bakarra dagokio aldundiaren zentro baten “barruan” gertatutako zerbaiti.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Fiskaltzak duela aste batzuk eskatu zuen adingabeen zentroetako gazteak sexuaren arabera banatzea, “sexu erasoak gertatu ez daitezen”. Antxustegik esan du eskaera jaso dutela, eta aztertu egingo dutela.