Skip to main content

Bizkaiko zahar etxeetako langileek 59. greba eguna izan dute, ELAk deituta

Gizartea

2023, Maiatza 15 - 17:05
“Gu gabe ez dago zaintzarik, Bizkaiko erresidentzia borrokan” lelopean Bilboko kaleak hartu dituzte. Bizkaiko Foru Aldundian hasi eta Ugaskon amaitu dute protesta, Gizarte Ongizateko egoitzaren aurrean.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak adierazi duenez, “egungo zaintza eredua” aldatu behar da, eta langileei “aitortza politikoa” eman. Asteartean beste manifeztazio bat egingo dute eta maiatzaren 25era arte greban jarraituko dute.

LABek aste osoko greba hasi du. Asteazkenetik larunbatera baraualdia egingo dute. Eta maiatzaren 20an, hau da, azken egunean, manifestazioa egingo dute Bilbon.
Hamaika Telebista