Skip to main content

Blanca Estrella Ruiz euskal ekintzaile feminista hil da

Gizartea

2024, ira. 13 - 11:09
80 urterekin hil da ostegun honetan Clara Campoamor elkarteko sortzaile eta presidente zena. Bizitza emakumeen eskubideen aldeko eta bortizkeria matxistaren kontrako borrokari eskaini zizkion. Elkartearen esanetan "50 urtetik gorako ibilbide historikoa" egin du; "aktibismo feminista oso pertsonala" eginez. Gaueko telefonista lanetan, tratu txarrak jasotzeagatik etsita zeuden emakumeen deiak kudeatzen zituen.

Emakumeak lasaitzen zituen eta Poliziarenean salaketa jartzeko konbentzitzen zituen hala askoren segurtasuna bermatuz. Feminista ez ezik, “gorri” bezala deskribatzen zuen bere burua. PSE-EEko kide zen, eta emakumeek politikan ordezkaritza izan zezaten lan egin zuen. Clara Campoamor erakundeak 1985ean ekin zion jarduerari. Bere helburuen artean, arlo judizialean emakumeei laguntza ematea eta indarkeria matxisten biktimei laguntzea zeuden.