Skip to main content

Borroka feministarako aldarriak lau haizetara zabaldu dituzte, zaintza erdigunean jarriz

Gizartea

Udane Arbeo

2023, mar. 09 - 11:03
Olatu morea inoiz baino indartsuago ikusi da Euskal Herri osoan. Kalean borroka feministarako aldarriak lau haizetara zabaldu dituzte eta horrekin batera zaintza erdigunean jarri dute denon eskubidea dela ulertuta, zaintza sistema publiko komunitario baten alde eginez eta sektoreko langileen lan baldintza duinak eskatuz. Martxoaren 8tik abiatuta, Mugimendu Feministak greba orokor batera deitu du. Hona hemen M8aren harira egindako mobilizazioen bilduma.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista