100 koronabirus kasu baino gutxiago atzeman dituzte Nafarroan bosgarren egunez jarraian
Gizartea
2021, Maiatza 14 - 11:05
Nafarroako Osasun Sailaren behin behineko datuen arabera, 71 koronabirus kasu antzeman zituzten atzo 1.932 PCR eta antigeno proba egin ostean. Beraz, positibotasun-tasa %3,7koa da. Beheranzko joerak jarraitzen du; izan ere, asteazkenean 93 kasu atzeman zituzten, eta atzo 21 gutxiago izan ziren. Bosgarren egunez jarraian, 100 koronabirus kasu baino gutxiago atzeman dituzte Nafarroan; asteko datuei begiratuz, atzemandako koronabirus kasuak %45 jaitsi dira.