Bost urte dira Donostiako erraustegia eraikitzen hasi zirela
Gizartea
2022, Maiatza 12 - 11:05
Bost urte igaro dira Donostiako erraustegiaren instalazioa eraikitzen hasi zirenetik. Erraustegia Donostiako Zubieta auzoan aurkitzen da, nahiz eta planta bera Lasartetik eta Andoaindik gertuago egon. Bi urte dira jada martxan dagoela, hamabi urteko prozesu baten ondoren. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hiri hondakinak erretzeko irtenbide egokitzat aurkeztu baitzuen. Inguruko herritarren artean, ordea, haserrea piztu zen. Testuinguru honetan, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimendutik Zubietako erraustegiraino eramango dute protesta maiatzaren 14an, agintariek egia kontatzen ez dutela salatzeko.