Bost urteren ostean, erantzukizunak eskatzen jarraitzen du Zaldibar Argituk
Gizartea
2025, ots. 10 - 15:02
Otsailaren 9an, Zaldibarko hondamendiaren bosgarren urteurrenean, ehunka lagun bildu dira Eitzaga auzoan Alberto eta Joaquín gogoratzeko eta informazio ofizialaren gabezia salatzeko. Hildakoei lore eskaintza egin diete, eta Zaldibar Argitu herri plataformak, beste behin ere, erantzukizun politiko eta penalak eskatu ditu. Hain zuzen, oraindik irekita dago ingurumen delituari buruzko ikerketa prozesua.