Brebeta euskaraz izango da osorik
Gizartea
2024, api. 22 - 17:04
Frantziako Hezkuntza Ministerioak Seaskako ikasleek Brebeta azterketa euskaraz egitea onartu du. Azterketetako azlapenak eta euskarriak euskarara itzulita egongo dira eta erantzunak euskaraz egiteko aukera izango dute. Hala ere, hartutako neurria urte honetara mugatzen da.