Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna: erronkaz beteriko gaia
Gizartea
2022, urr. 10 - 16:10
Urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen da, buruko gaitzen estigmak hautsi eta ezagutzera emateko.
Egun honen ospakizuna 1982an hasi zen, eta Osasun Mentalerako Munduko Federazioak bultzatu zuen, Osasunaren Mundu Erakundeak lagunduta. Aurtengo leloa honako hau da: Osasun Mentala eta Ongizatea guztiontzat lehentasun bihurtzea mundu osoan.
Gaur egun, Euskadin, Lehen Mailako Arretako kontsulten % 25 buru-nahasmenduei dagokie, Familia Medikuntzako Espainiako Elkartearen XXVIII. Biltzarrean azaldu zenez.
Hamar euskaldunetik batek antsietatearen edo beste nahasmendu neurotiko batzuen diagnostikoa du.