Burujabe Eguna antolatu dute hainbat eragilek Tafallan, irailaren 17an
Gizartea
Burujabe Eguna antolatu dute hainbat eragilek Tafallan, irailaren 17an. Sistema kapitalistari aurre egiteko eta bestelako kontsumo ereduak ezartzeko aukera desberdinak badirela erakustea da helburua. Antolakuntzaren bitartez, burujabetzaren bidean, existitzen diren aukera desberdinak ezagutarazi, horien alde egin eta premia politiko bihurtzeko lanean ari dira. Indar metaketak ezinbestekoak izango direla azpimarratu dute, herri mugimendu, sindikatu eta erakunde politikoekin alternatiba sistemiko bat sortzeko.
Eguerditik azoka bat antolatu dute, alternatiba kooperatibo eta burujabeak ezagutarazteko. Bertako produktuak erosteko aukera ere egongo da eta arratsalde aldera, kontzertuak ere izango dira zezen plazan. Rotten XII, Anita Parker, Iheskide, Nahiak Nahi eta beste hainbat taldek hartuko dute parte, jai giroan blaitutako ekitaldian.