Burujabe eguna ospatu da larunbat honetan Tafallan
Gizartea
Ekonomia sozialaren arloan ibiltzen diren kooperatiba eta enpresa ezberdinek hitzordua eman dute Nafarroako erdialdea, eta bertan haien proiektuak ezagutu eta informazioa jasotzeko aukera izan dute gerturatu diren guztiek.
Ondalankoopek deituta, Goiener, Izarkom, Errigora, edo Kop 57 (berrogei eta hamazazpi) bezalako proiektuez jakiteko aukera izan zen. Sistema kapitalistaren egiturei eta multinazionalei alternatibak existitzen direla plazaratu nahi izan zuten antolatzaileek goizeko azokarekin. Energia, finantzak, komunikazioa eta elikadura eremu estrategikoak diren heinean, partaideek baliabide horien gestioa, norbere esku izatearen garrantzia azpimarratu zuten. Horretaz gain, lokalki ekoiztu eta kontsumitzearen garrantzia nabarmendu nahi izan zuten. Arratsalde eta gau partean zezen plazak kontzertuak izan ziren Asgarth eta Rotten XIII (hamairu)ren eskutik beste batzuen artean.