Caparrosoko makroetxaldea handitzearen aurkako helegitea aurkeztu dute
Gizartea
2023, eka. 06 - 06:06
Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak bi helegite aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuan. Plataformak salatu duenez, Valle de Odietak Caparrosoko ustiapena handitu nahi du, legezko mugak saihestuz. Baimena lortze aldera, abere horiek sortzen dituzten hondakinak tratatzeko proiektuak aurkeztu zituen Valle de Odietak.
Plataformak zalantzan jarri du proposamen horien bideragarritasuna, eta ingurumen-bermerik eza salatu du. Ingurumen Sailak abeltzaintza industrialerako duen aldeko joera kritikatu dute, eta abeltzaintza-eredu tradizional eta iraunkor baten alde egin dute.