Caparroson dago Europako makro-etxalde handiena
Gizartea
2021, Maiatza 17 - 12:05
Nafarroako hegoaldeko Caparroso herrian dago Europako behitegirik handiena. 59 hektareako eremua 5 nabetan banatuta dago, eta 5.200 behi inguru dituzte -Nafarroako bost esne behitik bat-. Urte osoan egunean hiru aldiz jezten diete esnea, etenik gabe. Valle de Odieta enpresa jabea da eta 2023 urterako 7.200 behi izateko proiektua iragarri du.