D ereduan matrikulatzeko gonbitea luzatu du NIZEk Nafarroako aurrematrikulazio kanpainan
Gizartea
2023, mar. 07 - 11:03
Ikastetxeen aurrematrikulazio kanpaina abian da martxoaren 6tik Nafarroan. Urtero bezala NIZEk D ereduan matrikulatzeko gonbitea luzatzeko kanpaina abian jarri dute. Seme-alabak D ereduan izen ematera deitu du Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak. Garai bateko mugak gainditu diren arren, gaurkoan D ereduko zuzendariek zakua bete erronka dutela adierazi dute. Hortaz, euskara ardatz duen hezkuntza ereduaren bertuteak azpimarratzea beharrezkoa izaten jarraitzen du. Ohi bezala sare sozialen bidez zabaltzeko bideoak osatu dute. Saioa Alkaiza bertsolaria, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea, eta D ereduko bi guraso azaltzen dira.