Skip to main content

Dena prest Errenterian urriaren 1ean Kilometroak jaia ospatzeko

Gizartea

Orereta ikastolak 60 urte bete ditu aurten, eta hari dagokio Kilometroak antolatzea. ‘Erriola’ leloarekin hamaika ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako. Hori da abestiaren izenburua, Jon Maia eta Janus Lester taldearen elkarlanaren emaitza. Lau gune nagusi egongo dira: Lino gunea, Esmateria, Galletera gunea eta Errioa. Gainera, hiru azpigune atondu dituzte jendea sakabanatu ahal izateko. Willis Drumond, Gozategi, Dupla, Goazen!, Andoni Ollokiegi eta Janus Lester arituko dira, besteak beste.