Skip to main content

Dena prest Gasteizko jaietarako

Gizartea

Mikel Claver

2024, abu. 02 - 12:08
Jaiak, ofizialki, igandean hasiko badira ere, larunbaterako hainbat ekimen prestatu dituzte Gasteizen. Txosnetako programazioa larunbatean bertan hasiko da, Liberen kontzertuarekin. GKS eta Etxebizitza Sindikatuak ere egitarau propioa antolatu dute, igande eta astelehenerako. Andra Mari Zuriaren jaiak abuztuaren 9ra arte luzatuko dira, Gasteiz pozaz, giro onaz eta elkartasunez betetzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista