Dolar jatetxeko 'Itsas hondoa' pintxoa izan da 2023ko Arabako Pintxo Aste Nagusiaren irabazlea
Gizartea
2023, ira. 15 - 10:09
Juan Garcia eta Iban Fernandez sukaldariek sortutako pintxoa itsas gisatu batez eta izkira-tosta batez osatuta dago. Epaileek bere zaporea, originaltasuna eta aurkezpena nabarmendu dute. Bigarren saria Hazia jatetxeko 'Think-topus' pintxoarentzat izan da eta hirugarrena El mexicano y mucho mas-eko 'Tostadita euskal-mex' pintxoarentzat. Toloño, 5a Avenida, La Casa del Patron, Atabaka, Kanijo eta Berenjenal izan dira aurtengo edizioaren gainerako finalistak. Online bozketaren irabazlea 'Koilarazko Bloody Mary' pintxoa izan da, El Golpe lokaleko Isaac Cerezuela sukaldariak sortutakoa.