Donostia-Baiona autobus zerbitzu berria udan
Gizartea
Uztailaren 13tik irailaren 29ra, autobus linea berri batek Donostia, Donibane Lohizune, Biarritz eta Baiona lotuko ditu. Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak eta Iparbus eta Vectalia enpresetako bi ordezkarik Euskal Hiri Busa (EHB) izena jarri diote zerbitzu horri.
Azaldu dutenez, EHBk egunean zortzi konexio eskainiko ditu noranzko bakoitzeko, Gipuzkoako hiriburua Lapurdiko hondartza eta hirigune nagusiekin, Biarritzeko aireportuarekin eta Baionako Ametzondo merkataritza-parkearekin lotuz.
Zerbitzua bi orduz behin aterako da Donostiatik, 07:00etatik 21:00etara, eta lehen zerbitzua Baionatik abiatuko da, 08:40tik 22:40ra. Gainera, larunbatetan irteera gehigarri bat egongo da Donostiatik 23:00etan.