Donostia Ospitaleko langileek protestei eutsi diete, Osasun Sailaren deiaren zain
Gizartea
Udane Arbeo
2022, abe. 12 - 08:12
Donostialdeko erakunde sanitarioan piztutako krisia ez da baretu. Zerbitzuburuek euren protestei eutsi diete. Goizeko lehen orduan elkarretaratzea egin dute, Donostiako Ospitale atarian, Osakidetzak kargugabetu dituen erietxeko arduradunak berriz har ditzatela eskatzeko. Itziar Perez Donostialdeko ESIko kudeatzailea eta Idoia Gurrutxaga zuzendari medikua dira kargugabetuak. Oraingoz ez dute Eusko Jaurlaritzaren edota Osakidetzako zuzendaritzaren deirik jaso.