Skip to main content

Donostiako aparkalekuetako langileek lan baldintza txarrak eta sexu erasoak salatu dituzte

Gizartea

2024, ira. 18 - 16:09
Donostian azken asteotan bi sexu-eraso izan dira, Katalunia Plazako eta Easoko aparkalekuen inguruan. Bi aparkaleku horiek, zein Atotxa, Boulevard, Okendo eta Kontxakoa udal aparkaleku publikoak dira, Telpark enpresak kudeatzen dituenak. Bada sexu eraso horiek eta aparkaleku horietako lan baldintza txarrak salatzeko elkarretaratzea egin dute langileek Donostiako Boulevardean.