Donostiako Aquariumak hiru hilabetez zaindu duen Bermiu dortoka itsasoratu dute
Gizartea
2023, abu. 24 - 10:08
Maiatza amaieran Bermeoko portutik bost itsas miliatara flotatzen aurkitu zuten Bermiu. Biologoen lan nagusia animaliari elikadura egokia ematea izan da, pisua hartu eta indartzen joateko. Dortokari transmisore bat jarri diote hemendik aurrera egingo duen ibilbidea jarraitzeko, horri esker espezie horren ohiturak hobeto ezagutzeko aukera izango dute.