Skip to main content

Donostiako Auzitegietako laborategia 36ko gerrako desagertuak identifikatzeko erabiliko du EHUk

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, urt. 24 - 13:01
Gogorak, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak eta EHUk sinatu dute akordioa. Horri esker, EHUko Biomics taldeak Donostiako Auzitegiko Genetika Unitatearen laborategia erabili ahal izango du. 1936ko gerran, gerraostean eta frankismoaren lehen aldian (1939-1962) desagertutako pertsonen gorpuzkiak identifikatzeko lanetan arituko dira bertan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista