Skip to main content

Donostiako kaleak jendez lepo Palestinako herriari babesa adierazteko eta konponbidea eskatzeko

Gizartea

2023, urr. 23 - 08:10

Gernika gogoan, Euskal Herritik mezu ozena bidali da nazioartera. Israel Gazan egiten ari den genozidioaren amaiera exijitu dute milaka lagunek Donostian. Konponbidea Nazioarteko Zuzenbidean eta NBEren ebazpenen betearazte zorrotzean oinarrituta egin behar dela azaldu dute. Gainera, konponbide hori Palestinaren autodeterminazio eskubidea onartzetik pasatzen dela argi utzi dute. Europa osoan bi aste hauetan egindako mobilizazio handienetakoa izan da.

Nork bere esparrutik elkartasunerako eta konponbiderako deia egiten segitzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute Gernika-Palestina ekimenetik.

Hamaika Telebista