Donostiako mausoleo frankista batean 17 miliziar eta gudari gorpuak daudela ondorioztatu du Aranzadik
Gizartea
2022, Maiatza 17 - 11:05
Aranzadi Zientza Elkarteak, Donostiako Udalak otsailean eskatuta, dokumentazio historikoa aurkitu du, eta bertan, argitzen da Polloeko hilerrian Mausoleo de los Mártires delakoan 17 miliziar eta gudari hilobiratuak daudela.
Mausoleoa 1939an eraiki zen, eta bertan, segidako inskripzioa irakuri daiteke: “A la memoria de los asesinados por defender sus ideales, de Dios y España. Una oración por sus almas”.
Bertan aipatutako miliziarren gorpuzkiak lurperatu ziren, frankisten gorpuzkiekin batera. Ikerketa horren arabera mausoleoan 17 miliziar eta gudari lurperatuak izan ziren, eta era berean, ikertzen jarraitzen dute beste 14 ote dauden jakiteko.