Donostiako Pasealeku Berria dagoeneko ireki dute
Gizartea
2023, eka. 06 - 13:06
Urgull mendiaren hegala egonkortzeko obrak amaitu dituzte, lau hilabeteko obren ostean. Mendi-mazela ezegonkorrena indartu dute, azken urteotan harkaitz-jausiak izan baitira eta hormigoizko behin-behineko hormak jarri behar izan dituzte. Obra horretarako, 726.000 euro bideratu dira.