Donostiako udaltzainei euskara eskatzea ukatu zuen epaileak esan du orain beste postu batean beharrezkoa dela
Gizartea
2024, urt. 12 - 09:01
Donostiako udaltzainei euskara eskatzea ukatu zuen epaileak orain esan du “zentzua” duela udaleko beste bi langileri euskara eskatzeak. Arrazoitu du Digitalizazio Kartografikoko postu horretan bi langile bakarrik daudela eta batek huts egiten baldin badu besteak eskaini beharko lukeela arreta euskaraz.