Donostiako Udalak ostatu turistikoak arautzeko proposatutako neurriak “motz gelditzen” direla dio EH Bilduk
Gizartea
Donostiako Udalak hoteletarako eta etxebizitza turistikoetarako lizentzia berrien lagapena mugatuko du, baina ez dituzte berrikusiko indarrean dauden lizentziak. Alde batetik, EH Bildu pozik agertu da Udal Gobernuak izandako jarrera aldaketarekin. Edonola ere, uste du proposamena “berandu datorrela eta ez duela anbiziorik”. Salbuespenak ere kritikatu dituzte, eta erregulazio-eremuak zabaltzea proposatu dute.