Skip to main content

Donostialdeko alkateak etxegabetasunari aurre egiteko batu dira

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ira. 04 - 14:09

Donostialdeko alkateak mahai berean eseri dira etxegabetasunari erantzuteko estrategia bateratu baten bila. Donostiako alkate Jon Insaustik deitu ditu Astigarraga, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia eta Usurbilgo alkateak. Helburua udalerri bakoitzaren errealitatea ezagutzea da, eta, eskualde mailan, etxegabetasunari aurre egiteko bide komunak bilatzea. Bilera giro onean egin dela azaldu dute udal iturriek.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista