Donostian, Bilbon eta Gasteizen manifestazioak egingo dira Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean
Gizartea
2024, eka. 20 - 11:06
‘Izan gaitezen babes, bereizketarik gabeko harrera’ lelopean errefuxiatuen alde hartuko dituzte kaleak, leku seguru batera iritsi nahi duten pertsonen “giza eskubideak” errespetatzea exijitzeko. Bilbon18:00etan egingo dute elkarretaratzea Arriaga plazan; Donostian, 19:00etan abiatuko da Aquariumetik, eta Gasteizen, 18:30ean Plaza Berritik. 2023an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.153 pertsonak eskatu zuten asiloa eta 2024ko apirilaren 30era arte, 2.693 eskaera erregistratu dira guztira. Joera horrekin jarraituz gero, “2023ko zifrak gaindituko lituzke”.