Donostian egin nahi den Basque Culinary Centerren eraikin berria, polemika iturri
Gizartea
2023, ira. 11 - 13:09
Donostiako Manteo-Zemoria berdeguneetan Basque Culinary Centeren egoitza berria eraiki nahi dute. Zeresan handia izan du, herritar asko kexu dira eta EH Bilduk orain salatu du Eneko Goia alkatearen taldea gardentasunik gabe aritu dela. Hori dela eta, interpelazioa aurkeztu du prozesu parte hartzaile bat eta gogoeta eskatuz.