Skip to main content

Donostian etxetik botako dituzten bi maizterren "babesgabetasuna" salatu dute

Gizartea

2024, aza. 15 - 07:11
Donostiako Boulevardean emandako prentsaurrekoan, Kaleratzeak Stop elkarteak adierazi du bi pertsona horiek "sukaldea izateko eskubidea duten logeletan baino ezin dutela bizi, urte bateko edo biko kontratuekin, eta indarrean dauden legeek arautzen ez dituztela". Gainera, azpimarratu dutenez, "egoera onartezina da, jabe asko Estatuko Etxebizitza Legearen alokairuen mugak aplikatzetik ihes egiteko erabiltzen ari diren linbo legal batean harrapatuta baitaude".
Hamaika Telebista