Skip to main content

Manteo-Zemoria parkea babestu dadila eskatzeko manifestazioa egin dute Donostian

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, urt. 24 - 07:01

Gastronomy Open Ecosystem zentroaren zimendua eraikitzeari ekin diote. Herritarrak kezkatuta eta haserre agertu dira eta proiektuarekiko gaitzespena adierazteko kaleak hartu zituzten astearte arratsaldean. Manifestazioa Okendo Kultur Etxean abiatuta, Udaletxeraino joan ziren Manteo parkea babestu dadin eskatuz.

Bestalde, gaurko bilera informatiboa antolatu dute aurrekari historikoak gogoratu eta egungo egoeraren berri emateko, eta ostegunean 12.00etan Osoko Bilkurara joateko deia zabaldu dute SOS Manteo plataformatik.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista