Dozenaka lagun Gasteizen hiru familien etxegabetzeen aurka
Gizartea
2023, urr. 23 - 12:10
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak deituta, dozenaka lagun elkarretaratu ziren ostiralean Gasteizko hiru familien aurkako etxegabetze prozesuak gelditzea aldarrikatuz. Hiriko hainbat parrokiek kudeatutako Berakah programaren babesa duten familiak dira etxegabetze arriskuan daudenak, programaren arduradunek kaleratzeko abisua eman dietelarik. Berakah-tik, bere aldetik, etxebizitza horiek larrialdi egoeran dauden pertsonak hartzeko direla azaldu dute. Baieztatu dutenez, kaleratua izan behar den familietako batek lau urte daramatza bertan bizitzen, normalean sei hilabete eta urtebete bitartean erabiltzeko pentsatuta badago ere.