Dozenaka lagunek euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Iruñean
Gizartea
2023, abe. 18 - 07:12
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu dira dozenaka eragile sozial eta sindikal. 1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioa salatu eta ofizialtasuna eskatu dute: “Ofizialtasunak ez baitio inori eskubiderik kentzen; kontrara, eskubideak aitortzen dizkio ez dituenari”.