Duranako Ikasbidea Ikastolak jantoki zerbitzuaren kalitatea hobetzea aldarrikatu du
Gizartea
2023, urr. 30 - 10:10
Duranako Ikasbidea ikastolako guraso, ikasle eta irakasleek jantokian zerbitzatzen den janariaren kalitatea hobetzea aldarrikatu dute Gasteizen egindako mobilizazioan. Irailean, hainbat ikaslek beraien janarian zizareak zeudela salatu zuten. Eusko Jaurlaritzak, janaria aztertu eta gero, mikroorganismoak aurkitu zituen eta Serunion, jantokiaren ardura duen enpresaren aurkako espedientea ireki zuen. Guraso, ikasle eta irakasleek horrelakorik berriro gerta ez dadin konponbidea eskatu diote Hezkuntza Sailari. Zentzu berean, mikroorganismorik gabeko janaria eta menu osasuntsuak aldarrikatu dituzte.