Skip to main content

Durangaldeko eragileek kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu dute

Gizartea

2024, urr. 04 - 12:10
Durangaldeko Osasungintza Publikoaren Alde plataformak (DOPA) elkarretaratze deialdia egin du ostegun honetan. Ehunka herritar elkartu dira Andra Mariko elizpean eskualdean dagoen osasungintzaren inguruko egoera salatzeko. Mobilizazioaren bultzatzaileek azaldu dute Osakidetzaren egoerak okerrera egiten jarraitzen duela murrizketen ondorioz.. Berriz, Zaldibar, Elorrio eta Gara lehen mailako arretako medikurik gabe daudela salatu dute.
Hamaika Telebista