Skip to main content

Pepe Mujicak esker oneko hitzak bidali ditu Euskal Herrira Durangok eta Montevideok sinatu duten senidetze akordioa dela eta

Gizartea

Ane Garitaonandia

2022, ira. 28 - 09:09

Durangok eta Montevideok, Uruguaiko hiriburuak, senidetze akordio bat sinatu dute, bi herriak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturalak direla eta. Horretarako, Montevideoko Departamentuko Batzordeko ordezkaritza bat izan da bertan, Sofia Espillar presidentea. Ima Garrastatxu alkateak azaldu du Durangoko Udalarentzat ohore bat dela hainbeste urte, hamarkada eta menderen ondoren, denboran hain urrun datorren senidetze bat zigilatzea Durango eta Montevideoren artean. “Oso jende gutxik daki zer lotura zuzen ditugun durangarrek Uruguaiko hiriburuarekin, eta senidetze horrek lotura horiei balioa eman nahi die” azaldu du Garrastatxuk.

Pepe Mujicak ere esker oneko hitzak bidali ditu Euskal Herrira.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista