Skip to main content

EAEko gazteen egoeraren inguruko txostena aurkeztu du Gazteen Euskal Behatokiak

Gizartea

2024, abe. 04 - 18:12
Lanari, etxebizitzari, osasunari eta beste hainbat gaiei buruz hausnartzen du txostenak. Honen arabera, 16-29 urteko gazteen %43k lana zuen 2023an (2012tik egon den daturik onena). Hala ere, gazteen %46k behin-behineko lana du eta %4,8 pobrezian bizi da. Datu horiek are kaskarragoak dira emakumeen artean. Horrez gain, 18 eta 34 urte bitarteko gazteen %33,5 soilik emantzipatu da (2011n, berriz, gazteen %45,4). Bestalde, hamar gaztetik zortzik dio “ondo” hitz egiten duela euskaraz. Baloreei dagokionez, gazteen %90 inguru abortuaren, eutanasiaren eta ezkontza homosexualaren alde dago. Hala ere, 15-19 urteko gazteen artean "ultraeskuineko jarrerak” nabarmenagoak dira. Adibidez, gazteen %77,4 feminista den arren, 15-19 urteko mutilen artean ehunekoa txikiagoa da (%63,5).
Hamaika Telebista