EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansoloren prozesua geldiarazteko helegitea
Gizartea
Oihane Alonso
2023, ots. 20 - 15:02
Estatuko Abokatutzak iazko abenduaren 30ean jarri zuen Usansoloren segregazioaren aurkako helegitea, udalerri bihurtzeko baldintzak betetzen ez zituela iritzita. Urtarrilean Galdakaoko Udalak alegazioa aurkeztu zion helegiteari.
Bizkaiko Batzar Nagusiek iragan azaroan onartu zuten Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera. Gauzak horrela, Bizkaiko 113. udalerri bihurtu zen orduan. Estatuaren abokatuak 5.000 biztanle baino gehiago ez izatea leporatu zion Galdakaori. Bizkaian, ordea, bada foru arau bat 2.500 biztanletik beherako herriak baimentzen dituena.

