Skip to main content

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berriro erabaki du euskararen dekretuaren aurka eta beste hiru artikulu baliogabetu ditu

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, urr. 20 - 10:10

Aurretik Voxekin egin bezala, PPren eskaerak aintzat hartuta baliogabetu ditu artikuluak. Agiriak euskara hutsean sortzea ahalbidetzen zuten arau horiek; horrekin, dokumentu oro elebiduna izan beharko da. Zehazki, 18.1, 18.2 eta 33. 5 dekretuaren artikuluetan eragiten du epai horrek. Eudelek uste du ebazpena “toki-autonomiaren aurkakoa dela eta hizkuntza-arloko udal-eskumenen garapen osoa mugatzen duela”. Oldarraldi judizialaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, manifestazioa izango da azaroaren 4an, Bilbon.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista