Azken 24 orduetan ia 500 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Gizartea
Udane Arbeo
2020, aza. 23 - 12:11
Badirudi koronabirus positibo berrien kopurua gutxitzen ari dela. Osakidetzak argitaratutako azken datuen arabera, atzo, 7.290 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 499 positiboak izan ziren. Lurraldeka aztertuz, 50 Araban, 243 Bizkaian, 202 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ipar Euskal Herrira begira, dendariek deituriko hirugarren elkarretaratzea egin zuten pasa den asteburuan Miarritzen.