Skip to main content

EAEn 1069 kutsatu berri atzeman dituzte, 14.886 test diagnostiko egin ostean

Gizartea

2020, aza. 19 - 11:11
Koronabirus positibo berriek apur bat behera egin arren, EAEn atzo 1069 kutsatu berri atzeman zituzten, 14.886 test diagnostiko egin ostean. Lurraldeka aztertuz, 136 Araban, 432 Bizkaian eta 478 Gipuzkoan. Azpimarratzekoa da, ordea, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa altuena Gipuzkoak duela, 1013ko kopurua baitu. Gabonei begira, datorren astean iragarriko dituzte gomendio zerrendak, eta gaur arratsaldean bilduko da LABI neurriak mantendu edo moldatu behar diren aztertzeko.
Hamaika Telebista