EAJ, EH Bildu eta PSEko alkateek Buruzai parke eolikoaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte
Gizartea
2024, ots. 01 - 11:02
Urretxuko Udalak alegazioak aurkeztu ditu Trekutz proiektuaren aurka. Buruzai zentral eolikoaren kasuan, berriz, Azkoitia, Azpeitia, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko Udalek 19 alegazio aurkeztu dituzte batera tramitazioa, aurkeztutako baldintzetan, gelditzeko, edo, bestela, aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eskatzeko.
Era berean, Gipuzkoako Mendizale Federazioak Azkoitiko, Azpeitiko eta Urretxu-Zumarragako mendi taldeekin batera aldegazioak aurkeztu ditu Buruzai proiektuaren aurka. Ildo beretik, bi proiektu horien inguruko kezka zabaldu da herritarren artean eta alegazioak sinatu dituzte. Azken datuen arabera, Buruzai proiektuaren aurka 2.595 lagunek sinatu dute.