Skip to main content

Edurne eta Zeledon Txiki izan dira haurrei bideratutako jai egunaren protagonistak

Gizartea

2024, abu. 07 - 14:08

Andra Mari Zuriari egindako haurren harrera eta lore eskaintzak eman die hasiera Gasteizko jaietako laugarren jardunaldiari. Gazteenei bideratutako eguna da hau. Izan ere, Edurne eta Zeledon Txiki izan dira gaurko protagonistak.
Aurten Alazne Rubio eta Ioritz Esperanza izan dira Gasteizko jaietako pertsonaiak irudikatu dituztenak. 13 urtetako gazteak betidanik dira euren kuadrillatako kideak, Ioritz Txolintxo kuadrillakoa eta Alazne Gautarrakekoa hain zuzen.
Edurne eta Zeledon txikiren jaitsierarekin hasi da eguneko jai giroa. Plaza jendez gainezka zegoelarik, gaurko protagonistak ere, harrituta azaldu dira.
Gaurko jaietako ekitaldian nabarmenak dira gazteenei bideratutako ekintzak: haurrentzako jolasak, ikuskizunak, dantzalekua eta jaiak egongo dira erdialdean zehar. Gaurko protagonistek, jada, argi dituzte gaur egin nahi dituzten planak.
Haurrentzako jarduerez gain, helduentzako jarduerak ere ugariak dira gaurko. Esku pilota jaialdia foru plazan, Eh, Mertxe! Taldearen kontzertua Falerina lorategian, Umore txokoa Prado parkean edo Doctor Deseoren kontzertua Foru plazan dira besteak beste gaurko programatuta dauden ekintzan. Txosnetan, bestalde: Bengo, Roba Estesa, Zilibito Records, Buhos eta Vutronen kontzertuak izango ditugu gaueko 21:00etatik aurrera.