Skip to main content

Egoera epidemiologikoak hobera egiten jarraitzen du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gizartea

Udane Arbeo

2021, mar. 11 - 11:03
Azken 24 orduetan 369 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 8.571 test diagnostiko egin ondoren. Osasun sistemei dagokienez, COVID-19 gaitzak jotako 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 228 daude ospitaleetan, atzo baino 30 gutxiago, eta ZIU zainketa intentsiboko unitateetan 100 gaixo daude.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista