Skip to main content

Egunean 167 minutuz egoten dira gazteak sare sozialetan

Gizartea

2024, abu. 30 - 13:08
Nafarroako Unibertsitateak gazteen sare sozialen erabiltze maila aztertu du. Egunean zehar bataz beste 167 minutuz egoten direla sare sozialetan ondorioztatu du. Ikerketaren arabera, %83ak komunikatzeko erabiltzen du eta %44ak pentsamendu deserosoak saihesteko.%40k beren kontaktuek zer egiten duten ikusteko erabiltzen dituzte.
Azterketa Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuko Iragaitzazko Gazteak taldeak egindako ikerketaren zati bat da. Bertan gazteak nola erlazionatzen diren aztertu dute eta harreman horien kalitatea ere neurtu dute. Inkestan parte hartu dutenen %85ek familiarekin gustura daudela adierazi dute eta%88k lagunekin gustura daudela ondorioztatu da.